Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

Jotzen duenak segidako talka ordaindu behar du?

Ez beti. Bi kasu daude:

Bultzadagatik: mantso zoaz, semaforo batera hurbiltzen ari zarelako; atzetik auto bat iristen da, ziztu bizian, eta jo egiten zaitu, eta zuk, errebotez, zure aurrekoari ematen diozu.

Errua zure atzeko gidariarena da, zuk segurtasun-tarte egokia baitzenuen aurrekoarekiko. Kolpearen inertziak bultzatu zaitu aurrerantz. Beraz, haren Erantzukizun Zibileko aseguruak ordainduko du.

Talka bikoitzagatik: aurreko autoari jotzen diozu, eta atzekoak zuri.

Bakoitzak beste autoari eragindako kalteak ordainduko dituzue. Kalte propioen asegurua (edo arrisku orotakoa) baduzu bakarrik egingo da hori zure autoaren konponketen kargu.

Nola jokatu behar duzu?

Jantzi txalekoa eta leku seguru batean jarri. Udaltzainei deitu eta lagundu laguntza behar duenari. Ez baduzu egiten, sorospen eginbeharra ez betetzeko delitua egingo duzu. Kasu horretan, aseguruak ez zaitu estaliko eta 3 hilabete eta 4 urte arteko kartzela zigorra bete dezakezu (zuhurtziagabekeriaz jokatuz gero).