Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

La cucarachaaa… ya no puede caminar

Murtziako saltoki batean sartu, labezomorro bat zapaldu, irrist egin, erori, lesionatu, eta erreklamatu egin zuen bezero batek. Epaileak ezetsi egin zuen, ordea, eta esan zion ez zuela kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik. Zergatik?

Jabea errugabetzen duten hainbat zirkunstantzia daudelako; izan ere, ezin izan zen frogatu labezomorroa bizirik edo hilda zegoen bezeroak zapaldu zuenean. Hilda bazegoen, errudun izango zatekeen saltokia, labezomorroa ez kentzeagatik. Bizirik bazegoen, saltokia espaloiaren altueran dago, eta zomorroa “bat-batean” sartu izan zitekeen; kasu horretan, jabeak ez luke inolako errurik edukiko.