Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

Ibanek errege magoei idatzitako gutuna

Errege mago maiteak:

Hiru anaia-arreba gara, eta batzuetan kosta egiten zaigu jostailuak partekatzea, baina primeran pasatzen dugu elkarrekin baloian. Hondatuta dago, ordea, eta beste bat nahi dugu. Handia denez, bere PS4rako bideo-joko bat ere nahi du Oskarrek, eta Hektorrentzat, txikienarentzat, auto bolido batzuk. Nik, berriz, brikolaje-tailerreko zorro bat nahi dut.

Eskolan jostailuak utz ditzaten ere nahi dut, zuek bisita ezin ditzakezuen haurren artean banatzeko. Nik ere halaxe egingo dut, jostailu berriei leku egiteko. Ez ahaztu gure litxarreria eta pijama beroak; hazi egin gara eta txikiak geratu zaizkigu lehengoak.

Hitz ematen dizuet aurten egunero egingo ditudala etxerako lanak eta ongi portatuko naizela.

Oharra: turroi pixka bat eta esnea utziko dizkizuet egongelan.”

Haiek ilusioaz arduratzen dira; gu, opariak hezitzaileak eta kalitatekoak izateaz. Garrantzitsua da euren adinerako eta gaitasunerako egokiak izatea; kontuz 3 urtetik beherakoentzako pieza txikiekin, baita bateriak dituztenekin ere. CE marka eduki behar dute, fabrikatzaileak, behar bezala identifikatuta egon behar duenak, EBko segurtasun-arau guztiak betetzen dituela egiaztatzen duena. Bideo-jokoetarako, kontuan hartu behar dira PEGI arauak ere. Erosketa tiketa ere gorde behar da, itzulketaren edo erreklamazioren bat egin behar izanez gero, eta jarraibideak irakurri behar dira, aholkatu bezala.

Oso garrantzitsua da konfiantzako saltokietan erostea; aseguruetan bezala, profesionaltasun eta kalitate bermea da. Eta gogoan izan: beherapenetan, kontsumitzailearen eskubide guztiak mantentzen dira.