Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

“Be water my friend” (izan ura, lagun)

“Hustu zure burua. Libratu itxurez… Ura bezala.

Jarri ura katiluan, eta katilu izango zara.

Jarri botilan, eta botila izango zara.

Jarri teontzian, eta teontzi izango zara.

Urak jario egin dezake, edo kolpatu.

Izan ura, lagun”.

Bruce Lee-k hitz horiek erabili zituen iragarki batean, hil eta urte batzuetara. Izan ere, aldaketetara egokitu izanari esker iraun du bizirik gizakiak, historian zehar.

XX. mendearen hasieran, soroak zaldiekin goldatzen ziren; gaur egun, berriz, traktoreak erabiltzen dira. Ura ubideetara pasatzeko, aitzurrarekin ildaskak ireki eta itxiz ureztatzen zen. Gaur egun, automatikoa izaten da ureztatzea, eta telefono inteligente batetik ere kontrola daiteke.

Datozen egunetako eguraldia aurreikus dezakegu, baina ezin ditugu aldez aurretik neurtu harriak soroetan eragin ditzakeen kalteak. Kostuak altuak dira eta, batzuetan, urte osoko lana galtzea ekartzen dute.

Zorionez, aldaketetara egokituta daude nekazaritza aseguruak, eta ezinbestekoak dira hainbat ustiategitan. Espainian, nekazariak kontrola ezin ditzakeen fenomenoak estaltzen dituzte poliza horiek: suteak, harria, uholdeak…

Historia apur bat

Gure herrialdean, 1917an sortu ziren abeltzaintza eta nekazaritza aseguruak, behin betiko 1978an ezarri baziren ere.

Aseguru horiei esker, ustiategiarekin aurrera jarraitu ahal izatea bermatu zaie nekazariei zein abeltzainei, ezbehar kasuan kalte-ordainak ordainduta. Konpentsazio ekonomikoa jasandako kaltearen eta kontratatutako estalduraren araberakoa izango da.

Poliza horiek errenta-maila konstantea mantentzen dute eta ekoizleen kaudimen finantzarioa indartzen dute. Hala, zuhurrenek ustiapen-kostu finkoen parte gisa kalkulatzen dute primaren ordainketa.