Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

“Ez al da sinestezina arkatz batek zer eduki dezakeen barruan?”

Zorroztu zure arkatza, eta gogoan izan Quinoren (Mafaldaren sortzailea) esaldi hori, iraileko maldari edo eskolarako itzultzeari aurre egiteko. Hogeita hamabost urtetik hirurogei urtera bitartean zaude? Baduzu bikotekiderik? Seme-alabarik? Egunean bizi zara edo arazoei aurrea hartzen diezu?

Ia hiru hilabeteko oporrak eduki dituzte haurrek, eta eskolako gastuei aurre egin beharra dago orain: liburuak, koadernoak, eskolaz kanpoko klaseak… Irailean, erortzen hasten dira hostoak, eta udazken usaina zabaltzen da. Egin kontuak Quinoren arkatzarekin, eta begiratu iazko motxilek oraindik balio ote dizuten; ez erosi dena batera eta aprobetxatu deskontuak.

Aseguru perfektua: osasuna, dirua eta maitasuna

Aurreztean pentsatzen, zer gertatuko litzateke zure senideren batek istripuren bat edo gaixotasunen bat edukiz gero, etxeko nagusia hilez gero edo etxea errez gero? Tamalez, zoritxarrak gertatzen dira, eta ezusteko larri batek bizitza izorra diezazuke.

Aurrea hartzea da zure familiaren lehentasunetako bat, edozein ezustekotik babestea. Nola? Lehenik eta behin, diru-sarrera erregularrak ziurtatuta, hornitzaile nagusia falta denerako. Eta, ondoren, familiaren osasuna, zure ondarea eta zure seme-alaben hezkuntza bermatuta.

Eskolarako itzulera momentu ezin hobea da helburu horien inguruko gogoeta egiteko, alegia, Bizi, Osasun eta Etxe polizak egiteko, besteak beste.

Ikasgelan, bere teknika du irakasle bakoitzak. Txikiaren andereñoa oso atsegina da ikasleekin. Zaharrenaren tutorea, berriz, zorrotzagoa. Baina biak arduratzen dira gazteek ikas dezaten eta ongi prestatuta egon daitezen.

Eta gurasook sustrai sakonak eta hegalak eman behar dizkiegu, bakarrik hegan egin dezaten unea iristen denean. Ordura arte, seguru eta zoriontsu bizi daitezen saiatzea da maitasun ekintzarik handiena. Eta arlo horretan, aseguru perfektua aukeratzen lagun diezazukegu aseguru artekariok.