Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

“Ni ez naiz inozoa”

“Ekarpen xume hau lagungarri izan dakizuen espero dut, nik bizi behar izandakoa sekula bizi beharrik ez izatea. Nire hondar alea jarriko dut: niri gertatutakoa kontatuta, beste inori halakorik ez gertatzea da nire helburua”.

Bankura hipoteka bat sinatzera joan, eta Bizi aseguru bat kontratatzera behartu zuten emakume baten istorioa da ondorengo hau. Gure protagonistak txintxo-txintxo ordaindu zituen 12 urtean asegurua eta hipoteka, haurdun geratu eta, zoritxarrez, ezintasun iraunkorra eman zioten arte.

Orduan, asegurua kobratzen saiatu zen. Bankura joan, eta astebete itxaron ondoren, esan zioten bere polizak ez zuela ezintasun iraunkorra edota absolutua estaltzen.

Hil ala bizi, erietxean borrokan eman zituen bost hilabeteak etorri zitzaizkion gogora, bai eta hipoteka eta asegurua ordaindu ahal izateko 12 urteko sakrifizioak ere. Haserre, baja eman zien bere asegururi zein bere senarrarenari. Gaizki egina, euren eskubide guztiak galdu zituzten eta! Bankuan atsegin izateari utzi zioten, eta makina bat arazo izan zituzten beste poliza bat kontratatzeko.

Istorio honen ondorio nagusia: adituez bakarrik fidatu behar da, gutaz, aseguru artekarioz. Sinatu aurretik, irakurri, aztertu, egin behar da kontratua, eta batez ere ulertu, eta horretarako gaude gu.

Gogoan izan:

  • Bankuak EZIN zaitu behartu Bizi aseguru bat kontratatzera. Legearen arabera, libre zara zuk nahi duzunarekin kontratatzeko.
  • Begiratu onuraduna bankua edo zure familia den.

Zure poliza alda dezakezu. Inork ez zaitu betiko lotzen.