Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

MARKES BATEN PARE MATUSALEN BAINO GEHIAGO BIZITZEKO MODUA

Genesian idatzita dagoenez, Matusalen 969 urte bizi izan zen, eta munduko gizonik zaharrena bihurtu zen Uholde Handiaren aurretik. Batzuek diote ilargiaren eta eguzkiaren zikloen arteko nahasketa bati zor zaiola adin handi hori, eta 72 urte bizi izan zela benetan; nolanahi ere, miresgarria da hori ere, garai hartan urte gutxi (30 urte) bizi zirela kontuan hartuta.

Gizakion bizitza-luzera XIX. mendean hasi zen, eta harrezkero handitzen joan da etengabe, zientziaren aurrerapenek lagunduta. Gaur egun jaiotzen diren haurrak mende bat, 100 urte, biziko dira, eta arazo bat edukiko dute pentsioekin: 2050 urterako, erretiratu bakoitzeko bi lagun bakarrik ariko dira lanean, gure herrialdean.

Haur horietako gehienek egun existitzen ez ziren lanak edukiko dituzte. Galde iezaiozu zure amari edo amonari SEO kontsultore, Community Manager edo Big Data aztertzaile bati buruz. Horietako askok ekonomia informaletik edo ezkutukotik kobratuko dute euren diru-sarreraren zati bat (gaur egun diru-sarreren %23 dira Espainian).

Egoera hori are larriagoa da emakumeen artean, gizonezkoek baino soldata txikiagoa dutelako eta haiek baino urte gehiago bizi direlako.

BIKAINA da aurreztea

Espainian, etxebizitza bat erosteko aurrezten dugu. Baina lasaitasuna edota errentagarritasuna edukitzeko ere aurreztu behar dugu, koltxoi finantzario bat edukitzeko eta inolako arazorik gabe erretiratzeko. Apunta ezazu:

  • 2030ean, pentsio publikoak soldataren %60 izango dira, gehienez ere.
  • 2050erako, gaur egungo gutxieneko pentsioa, 634 eurokoa (14 paga), 445,2 €-koa izango da.

Aseguru-artekariak garenez, badakigu zenbat, nola eta non aurreztu behar duzun gaur egungo bizi-mailari eusteko, duzun adinaren arabera.

Aurreko mendean, errege baten pare bizi esaera erabiltzen zen. 40ko hamarkadan, apaiz baten pare bizi. Eta orain, markes baten pare bizi esaten dugu.

Etorkizunean ezertxo ere falta ez dakizun moduan erretiratu nahi? Korri… Pentsatu markes baten pare eta zatoz gugana.