Gure cookie politikari buruzko zure berariazko baimena behar dugu gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.

Erabileraren inguruko termino eta baldintzak

TITULARTASUNA

Informazio Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da orri hau erakunde honena dela:

  • Sozietatearen izena: E2K Global business Solutions, S.A. (E2K)
  • IFK: A02313450
  • Helbide fiskala: C/ Alberto Alcocer, 5. 1º dcha. 28036 Madrid
  • Jakinarazpenetarako helbidea: C/ Marzo, 23. Bajos. 02002 Albacete
  • Helbide elektronikoa: e2k@e2kglobal.com
  • Domeinuaren izena: mvpql.es
  • Telefonoa: 902 11 49 13
  • Erakundearen inskripzioa: Madrilgo Merkataritza Erregistroa, 26606 Liburukia, 0 Liburua, 5 Folioa.

Legezko ohar honen azken aldaketa/eguneratzea: 2015/07/07.

 

ERABILTZAILEAK

E2Kren atari honetan (mvpql.es) sartzeak eta/edo atari hau erabiltzeak ERABILTZAILE egiten du, eta erabiltzaileak ataria hemen jasotako baldintzetan erabili eta/edo bertan sartzea onartzen du.

 

ATARIAREN ERABILERA

mvpql.es-ek E2Kren edo horren hornitzaileen Interneteko informazio, zerbitzu edo datu askotan (aurrerantzean, edukiak) sartzeko modua ematen du, ERABILTZAILEAK horietan sartzeko aukera edukiz gero. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atari hau erabiltzeko ardura. Ardura hori erregistrora ere zabaltzen da (beharrezkoa izanez gero), zerbitzu edo eduki jakin batzuetan sartzeko. Erregistro horretan, ERABILTZAILEA izango da egiazko eta legezko informazioa ematearen arduradun. Erregistro horren ondorioz, pasahitz bat eman ahal izango zaio ERABILTZAILEARI, eta bera izango da horren arduradun, hala, konpromisoa hartuko du pasahitza arduraz eta konfidentzialki erabiltzeko. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du E2Kk bere atariaren bidez eskain ditzakeen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta, enuntziazio modura baina mugarik gabe, ondorengo helburuetarako ez erabiltzeko: (i) legez kanpoko, legearen kontrako edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrako ekintzetarako; (ii) eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten duten edukiak edo propaganda, edo giza eskubideen kontra doazenak zabaltzeko; (iii) E2Kren, horren hornitzaileen edo besteren sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak eragiteko gai diren bestelako sistema fisiko edo logikoak sartzeko edo zabaltzeko; (iv) beste erabiltzaileen posta kontuetan sartzeko eta horiek erabiltzeko, eta horien mezuak aldatu edo manipulatzeko. E2Kk eskubidea edukiko du pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duten iruzkinak edo ekarpenak ezabatzeko, bai eta baztertzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, eta gazteen, haurren, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontrakoak direnak ere, edo horren iritziz argitaratzeko desegokiak direnak. Nolanahi ere, E2K ez da erabiltzaileek foroetan, txatetan edo bestelako parte-hartze tresnetan emandako iritzien erantzule izango.

 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

E2K berez edo lagapen-hartzaile moduan da bere web orriaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titular, bai eta bertako elementuena ere (enuntziazio-titulua, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko, bertan sartzeko, erabiltzeko eta bar beharrezko diren ordenagailuko programak), E2Kren edo horren hornitzaileen titulartasunekoena. Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. eta 32.1 artikuluaren bigarren atalean xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta dago web orri honetako edukiak, guztiz edo partzialki, eta edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko erabilita, helburu komertzialetarako erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean jartzea -baita besteren zerbitzura jartzea ere-, E2Kren baimenik gabe. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du E2Kren jabetza intelektual eta industrial eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak bisualizatu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, bere erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik bada, betiere. ERABILTZAILEAK ez du E2Kren orrietan instalatutako babes gailurik edo segurtasun sistemarik kenduko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko.

 

IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki atzeman ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinu izena. Internetera konektatzen denean ordenagailu bati automatikoki ematen zaion zenbakia da IP helbidea. Informazio hori guztia behar bezala inskribatuta dagoen zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta ondoren datuak prozesatzeko modua ematen du, estatistikoak baino ez diren neurketak egiteko eta inprimatutako orri kopurua, web zerbitzarietara egindako bisiten kopurua, bisiten ordena, sarbidea eta abar jakiteko.

 

BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESTEA

E2Kk ez du hartzen bere gain, inolaz ere, eragin litezkeen edozein motatako kalteen erantzukizunik, ondorengo hauenik besteak beste: edukien errore edo gabeziak, atariaren erabilezintasuna edo edukiak kalte ditzaketen birus edo programa gaiztoak, nahiz eta halakoak saihesteko beharrezko neurri teknologikoak hartu izan.

 

ALDAKETAK

E2Kk eskubidea du bere atarian egoki deritzon aldaketak egiteko, aurrez abisatu behar izan gabe; horren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo atarian kokatzeko modua ere.

 

ESTEKAK

mvpql.es-en Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak ezartzen badira, E2Kk ez du leku edo eduki horietan inolako kontrolik edukiko. E2Kk ez du inolako erantzukizunik edukiko beste webgune baten esteken edukiei dagokienez, eta ez du hiperesteka horietako edo Interneteko beste lekuetako material edo informazioen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabalera, egiatasuna, baliotasuna eta eratzea bermatuko. Era berean, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du inolako elkartze, fusio edo parte hartzerik inplikatuko konektatutako erakundeekin.

 

ESKLUSIO ESKUBIDEA

E2Kk eskubidea edukiko du bere edo besteren eskariz erabilera baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako eta/edo eskainitako eduki eta/edo zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko.

 

OROKORTASUNAK

E2Kk baldintza hauen ez-betetzea eta ataria behar bezala ez erabiltzea zigortuko du, horretarako Zuzenbideak aitortutako ekintza zibil eta penalak erabiliz.

 

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

E2Kk noiznahi aldatu ahal izango ditu hemen ezarritako baldintzak, behar bezala argitaratuta, hemen agertzen diren bezala. Baldintza horien indarraldia horien argitaratzearen araberakoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste baldintza batzuek aldatu arte egongo dira indarrean.

 

SEGURTASUNA

Webguneak industrian oro har onartutako informazioaren inguruko segurtasun teknikak erabiltzen ditu, firewall-ak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak besteak beste, datuetan baimenik gabe sartzea saihesteko. Helburu horiek lortzeko, erabiltzaileak/bezeroak onartzen du zerbitzu-emaileak datuak eskuratzea sarbide-kontrolak egiaztatzeko.

 

LEGE APLIKAGARRIAK ETA JURISDIKZIOA

E2Kren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainian indarrean dauden arauek arautuko dute, eta horien arteko edozein desadostasun dagokion epaitegi eta auzitegietan ebatziko dira.