Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

San Balentin eta Santa Internet

Zintzotasuna, beste ezeren aurretik. Zenbat pasahitz dituzu Interneten? Bakarra konfiguratu baduzu, prest egon! Gizatxar batek ikasten duenean, zure posta-kontuetan, bankukoetan, zure sare sozialetan eta abarretan sartuko da. Hiru aholku:

1.- Kontu 1, pasahitz 1. Zortzi kontu, 8 pasahitz, 8 karakterekoak gutxienez, letra larriak, zenbakiak eta letra xeheak konbinatuta. Giltza nagusi bat edukiko zenuke etxerako, autorako, bulegorako? Hobe ez galdu! Bestela, biluzik utziko zaituzte lapurrek.

2.- Eguneratu softwarea. Ez egin klik “geroago gogoratu” dioen lekuan. Berehalako eguneratzeek gehiago babesten dute zure sistema eragilea.

3.- Berreskuratze telefonoa edo emaila. Ezinbestekoa da ahaztuz gero eta ekintza susmagarrien aurrean. Baimenik gabe sartzen badira, blokeatu egingo dira kontuak, eta zeuk bakarrik berreskuratu ahalko dituzu.

Maitasunezko asegurua

San Balentinek etxerako eta bulegorako babes digitala oparitu nahi digu. Ziber-babesa duen etxe aseguruak laguntza informatikoa (ekipoak konpontzeko eta datuak berreskuratzeko aukera eskaintzen dute), mugikorren zein tableten inguruko laguntza (fitxategien erreskatea, segurtasun-kopiak) eta adingabeak indarkeria digitaletik babesteko laguntza eskaintzen duten zerbitzuak hartzen ditu barne.

ETEak dira eraso informatikoen %70ren jomuga. Ziber-aseguru bat behar dute. Pirata batek negozioaren jarduera, datuak eta azpiegitura hondatu, eta bezero zein hornitzaileekiko komunikazioak infektatzen ditu.

Interneteko birusek familia eta lana kutsatzen eta kaltetzen dituzte. Jarri txertoa!