Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak (edo maitasun hutsa?)

90eko hamarkadaren amaieran, igo egin zen ezaugarri jakin batzuk zituzten txakurren erasoen kopurua, eta txakur horiek erregulatzeko lege bat ezartzea ekarri zuen horrek; hala sortu zen Arriskutsuak izan daitezkeen animalien legea, txakurrei zuzendutakoa. Bertan, AIDT gisa sailkatzen dira muskulatura sendoa, itxura indartsua, irmoa, eta gorputz atletikoa duten animaliak. Ile motza, baraila handiak eta sendoak, eta aho mardula eta zabala. Legeak biltzen ez dituen beste ezaugarri batzuen artean, honako hauek daude: ausartak, babesleak, kariñosoak eta goxoak dira, oso nobleak eta leialak.

Eragin ditzaketen kalteengatik gutxienez 120.000 euroko kalte-ordaina duen Erantzukizun Zibileko Asegurua kontratatzera behartzen du lege horrek. Gainera, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentzia administratiboa eduki behar dute animalia horien jabeek, eskakizun jakin batzuk betetzera behartzen duena, besteak beste, adinez nagusi izatera, zigortua izan ez izana eta gaitasun psikologiko eta fisikoa egiaztatzen duen agiria. Nahitaezkoa da, halaber, txakurra beti muturrekoarekin eta uhalarekin eramatea.

Eta oso argi utzi nahi dugu: animalia ez da jostailua; ez ezazu animaliarik eduki, behar duen guztia emango ez badiozu, soberan itzuliko badizu ere. Ez erosi: adoptatu, maitatu eta hezi ezazu.