Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Errentaren gaineko zerga da munduko gauzarik zailena ulertzen”, Albert Einstein

Leo Mattersdorfek Albert Einsteinen errenta aitorpenak prestatzen zituen, hura Estatu Batuetan bizi zenean. Afari batean, Erlatibitatearen Teoria asmatu zuen jenioak, hauxe adierazi zion: “Errentaren gaineko zerga da munduko gauzarik zailena ulertzen”.

Harentzat konplikatua bazen (forma aldetik, ez barrutik), nolakoa ote da PFEZen aitorpena haren talentua ez dugunontzat?

Zuzen betetzeko, xehetasun asko hartu behar dira kontuan. Gogoan izan:

1.- Apirilaren 2an hasiko da aitorpena aurkezteko epea, eta uztailaren 1ean amaituko.

2.- Eskatu zirriborroa lehenbailehen, eta arretaz aztertu kenkariak.

3.- Kalkulatu aitorpena nola egitea komeni zaizun, bakarka edo baterakoa.

4.- 65 urte bete badituzu, abantaila gehiago dituzu.

Aseguru kengarriak

Ez dugu jakingo agian, baina aseguru batzuk kengarriak izan daitezke zure aitorpenean.

  • Etxe baten erosketarekin lotutako Bizi eta Etxebizitza aseguruak.
  • Alokairu aseguruak. Autonomia erkidego jakin batzuetan, %100ekoa izan daiteke kenkaria.
  • Langile autonomoen Osasun aseguruak, 500 euroko mugaraino. Ezkontidea (edo bikotekidea) eta 25 urtetik beherako seme-alabak barne egon daitezke.
  • Pentsio planetarako ekarpenak.

Fundazio edo GKE-ei egindako dohaintzak, gauzazko lansariak (jatetxeetako txartelak, adibidez) eta bidegabeko kaleratzeen kalte-ordainak ere ken daitezke, besteak beste.

Gure aholkua: aholkularitza profesionala.