Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

3aren erregela zure etxeko aseguruan

Zure etxeko aseguruan, 3 aldagai eduki behar dituzu kontuan: edukitzailea, edukia eta arriskuak.

Edukitzailea etxeko eraikuntza-elementu guztiak dira: hormak, sabaia, eranskinak… Horren balorazioa ere 3aren erregelari lotuta dago: kokapen geografikoari, obraren kalitateari eta kontserbazio-egoerari.

Edukiak etxean bizi ziren pertsona guztien ondasunak biltzen ditu: altzariak, etxetresna elektrikoak, bitxiak… Edukitzailearen balioaren heren ingurukoa izaten da horren balioa, 3aren erregela berriz ere.

Arriskuak. Kontuz ibili behar duzu gainaseguruaren (balioa baino kapital handiagoa aseguratzen duzu) eta infraaseguruaren (justu kontrakoa) bizioetan ez erortzeko. Ezbehar bat gertatzen bada, merkatu-balioa bakarrik jasoko duzu (lehen kasuan), edo aseguratuaren parte proportzionala (bigarren kasuan).

Zure poliza berritu aurretik, aholkatu egin zaitzakegu, jabekide komunitateak zure etxearen zer zati estaltzen duen eta zure hipotekaren egoera ere aztertuta. Gogoan izan: ez da nahitaezkoa poliza bankuarekin kontratatzea.