Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Ez izan beldurrik, Juantxo `zuhurra’ naiz

Juantxo tipo zuhur, liskarzale, tranposo eta mozkorti bat zen. Deabruak ezin zuen sinetsi pertsona bat halakoa izan zitekeenik, eta konprobatzea erabaki zuen. Pertsonaz mozorrotu, eta hura ibiltzen zen tabernara joan zen. Bere bekatuengatik, bere bila joan zela esan zion. Juantxok azken desio bat eskatu zion, beste kopa bat edaten uzteko. Ordaintzeko unea iritsi zenean, ez batak eta ez besteak ez zuten dirurik. Naturaz gaindiko bere ahalmenak erakusteko, txanpon bihurtzeko eskatu zion Juantxok. Luziferrek eskaria onartu zuen, baina besteak ez zuen ordaindu. Poltsikoan gorde zuen txanpona, gurutze baten ondoan. Urtebeteko tregoa agindu zionean bakarrik irten ahal izan zuen deabruak handik.

365 egun geroago itzuli zen, eta Juantxok beste desio bat eskatu zion: zuhaitz baten puntatik sagar bat hartzeko, infernura jaitsi baino lehen jateko. Luzifer zuhaitzera igo zen, eta tranposo alaenak gurutze bat jarri zuen berriz ere sagarrondoaren enborrean. Orduan, hamar urteko bakea eskatu zuen, eta bere arima sekula ilunpeetara deitu ez zezatela ere bai.

Juantxo hamar urteak igaro baino lehen hil zen. Zerura igo zen, baina San Pedrok ez zion pasatzen utzi, bere bekatuengatik. Infernura jaitsi, eta bota egin zuten handik ere, arbi lehor baten barruan, linterna bat balitz bezala, sartu zituen txingarrekin. Juantxo zuhurrari Jack-o´-lantern (linternaduna) izena jarri zioten. Ondoren, arbia kalabaza bihurtu zen.

Jack etxez etxe hasi zen, akordioak proposatzen edo maldizioak botatzen. Hortik datoz “truko edo tratu” tradizioa eta etxeak kalabazekin argiztatzeko ohitura, urrun mantentzeko.

Irlandatik Ameriketako Estatu Batuetara eraman eta Hollywoodek zabaldutako kondaira bat da. Espainian, baina, lehenagokoa da ohitura hori, XVIII. mendekoa, uzta-sasoiaren amaiera ospatzeko eta espiritu gaiztoak uxatzeko maskarak erabiltzen zituzten gure arbaso zeltek utzia.

Galizian, meiga edo sorginen inguruko tradizio ugari daude, oraindik, izan badira etaSorian, bizirik dirau, oraindik, Arimen Errituak, eta kantari aritzen dira pertsonak, gauean, potoetan, kalabazetan edo buztinezko edozein ontzitan babestutako kandelekin.

Beste munduaren beldurrak gertakariei aurrea hartzera eraman gaitu, gero arte! esaten digutenean gure senideak gastu eta kezketatik libratuko dituen heriotza-aseguruarekin.

Halloween zoriontsua izan!