Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Ezagutzen duzu atzerako ispiluaren iruzurra?

Auto batek beste bat jotzen du “nahita”, eta atzerako ispilua hausten du. Ezbeharra izan duen autotik atzerritar talde bat jaisten da, eta beste autoari botatzen dio errua, adineko pertsona bati, gehienetan. Istripu-partea betetzen hasten dira, presa dutela eta euren herrialdera itzuli behar dutela esanez, eta telefono-zenbaki bat ematen diote, aseguru-etxera deitzeko, bertan egin beharreko urratsak adieraziko dizkiotela esanez; deia hartzen duen pertsona atzerritarren lagun bat da, noski, ez aseguru-etxea. Hala, izapideak luzeak eta garestiak direla esaten diote, 1200-1500 € aurreratu behar dituela, eta gero bere aseguru-etxeak itzuliko dizkiola. Horixe duzu Esquadra Mossoak erne jarri dituen iruzurra, azkar zabaltzen ari dena.

Zure aseguru-artekari gisa, edozein ezbeharretarako istripu-partea eta asistentzia-telefonoa beti alboan eramatea aholkatzen dizut, bai eta gure telefonoa ere, kontsultarik egin behar izanez gero; horrez gain, grabatu markazio azkarrean 091 zenbakia. Ez diezazutela iruzurrik egin.