Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Gaur2017koMartxoak1 PasahitzSeguruaSortu!

Pasahitz segurua da ziber-erasoen kontrako antidotorik onena. 12 karaktere baino gehiago eduki behar ditu, zenbakiak, letra larriak zein xeheak, eta bokalen ordez zenbakiak, baina ez leku eta izen arruntak. Guztiok dakigu hori, baina truko batzuk jakin nahi?

Erraz gogoratzeko moduko patroiak erabili: harridura ikurra amaieran, hartu hitz bakoitzaren lehen bi letrak, errespetatu letra larriak eta erabili zenbakiak datetarako. Adibidez, eta tituluan inspiratuta: Ga17M1PaSeSo! 

Beste formula bat da PEO (pertsona, ekintza eta objektua) metodoa erabiltzea. Imajinatu Julio Iglesiasen jarraitzaile zarela, eta hauxe jartzen duzula:Juli0kHeyKantatu!

Erne! Antzeko pasahitzak sortu, baina ez beti berberak erabili. Rafa Nadal baduzu gustuko, hauxe jar dezakezu: Nada1ekRoGaIr!

ZiberBabes handiagoa edukiko duzu, eta dibertitu egingo zara. Zure pasahitza segurua izatea eta momentuan gogoratu ahal izatea da gakoa.