Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Gezurtia, hankamotz… Aseguruen inguruko iruzurra

Aseguru-etxeari iruzur egiten saiatu zen Espainiako enpresari baten istorioa da hau. Sute bat simulatu zuen bere nabe industrial batean. Ekintzak arrakasta eduki zezan eta balizko “txibatazoak” saihesteko, sua berak piztea erabaki zuen. Ez zen piromano aditua, ordea, eta kanpotik barrurantz isuri zuen erregaia, eta ez alderantziz. Konturatzerako, berandu zen jada: bere tranpan jauzi zen.

Auto-aseguruetan izaten dira iruzur gehien, 10 iruzur-saialditatik 7, ICEAren datuen arabera.

  • “Nire lagunak dio izkinako tailerrean moldaketa bat egiten dizutela eta aseguruari kobratzen diotela konponketa”. – Tailerraren marketin-estrategiak ongi funtzionatzen du, eta pixanaka-pixkanaka, bezero dezente lortzen dituzte. Ahoz ahoko hori aseguru-etxeari iristen zaion arte. Orduan, akabo negozioa, eta alde guztietara iristen hasten dira arazoak.

Krisia dela-eta, negozio berri bat sortu da: aseguruari iruzur egiteko trama antolatuena

Aseguru-etxeei ez ezik, gainerako herritarrei ere eragiten die iruzurrak, gainera; izan ere, kalte-ordain faltsua kobratzeko iruzur faltsua egiteak areagotu egiten du siniestrabilitate orokorra, eta konpentsatzeko, aseguru-etxeek igo egiten dituzte primak, oro har. Irakaspena: normalki, “errua duenak ordaindu egiten du”.