Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Guardia Zibila eta Unespa, iruzurraren kontra

Guardia Zibilak eta Unespak akordio bat sinatu dute aseguru-etxeetan izaten diren iruzurrak ikertzeko. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen zein aseguru sektoreko profesionalen arteko komunikazioa erraztuko duten protokoloak ezartzean datza dokumentuko konpromisoa.

Horrelako maulen prebentzioaren eta ikerketen eraginkortasuna areagotzea dute helburu bi erakunde horiek.

2.000 milioi euroko kalte-ordainak erreklamatzen dituzten 435.000 iruzur ahalegin inguru atzematen dira urtero.

Bolumen handiena Autoetan ematen da (%67), eta ondoren, Etxe, Saltoki, Bulego eta Komunitateetan.

 

Ondorioak

Kulparik ez duenak ordaindu beharra da okerrena. Iruzurrik ez balego merkeagoak izango lirateke polizak, azkenean denon artean ordaintzen baititugu kalte-ordainak.

Gainera…

Iruzur delitu baten salaketa eragin dezake eta, hortaz, epaiketa eta, horren ondorioz, maulagatiko zigorra; eta kalte-ordaina ordaindu beharra ez ezik kartzelan amaitzea ere eragin dezake horrek.

 

Beraz… Iruzurrik EZ, eskerrik asko!