Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Indarra lagun izan dezazula”

Film guztiek eduki beharko lukete aseguru on bat, ezustekoei aurre egiteko, Guerra de las Galaxias: Episodio VIII Los últimos Jedi filmean gertatu bezala. Hegazkinean zihoazen bitartean, bihotzekoa izan zuen Leia printzesak (Carrie Fisherrek), eta heriotza eragin zion. Arazo ikaragarria sortu zuen horrek, sagaia horretako protagonistetako bat zen aktoresa ordezkatzeko. Horregatik, Hollywoodeko industrian ohikoa da aktoreen heriotza edo desagertzea estaliko duten aseguruak kontratatzea.

El despertar de la fuerza filmean, hanka hautsi zuen Han Solok (Harrison Ford) bere hitzetan txatarra pila bat besterik ez zen Halcón Milenarioaren metalezko ate bat gainera erorita. Salaketa jarri zioten produktoreari, eta 1,7 milioi dolar ordaindu behar izan zituen arduragabekeriagatik.

“Izarren” aseguruak

Baliaezintasuna edo heriotza estaltzen duen istripu asegurua da ohikoenetako bat aktoreen artean. Istripu batek euren jarduera profesionala etetera behartzen dituenean ordaintzen dizkie kalte-ordainak. Hara! Ez da aktorea izan beharrik ezbehar kasuan ongi babestuta egoteko.