Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Iruzur egin diete aseguruak internet bidez erosi zituzten 2.200 laguni

Tortosa eta L’Ampolla (Tarragona) arteko ustezko 7 gaizkilek osatutako talde batek 2.200 laguni egin die iruzur sarean sortutako sistema batekin, Espainia osoan 450.000 euro ordaindu eta gero.

Iragarki birtualak argitaratzen zituzten (ezin egokiago esan), eta 50 eta 70 euroko aseguruak eskaintzen zituzten. Hemezortzi banku-kontu zituzten operatibo, eta egunero erretiratzen zuten dirua, kutxazain automatikoen bidez.

Etekinak luxuzko autoetan inbertitzen zituzten, eta Tortosako euren jabetzako kontzesionario bati saltzen zizkioten. Diruaren zati bat Errumaniara bidaltzen zuten eta, han, urrea eta ondasun higiezinak erosten zituzten.

Kontua ez da 70 edo 100 € kentzea, ez, hori ez da zure benetako arazoa. Arazoa da poliza behar izatea eta existitzen ez dela konturatzea; arazoa da aurreko autoarekin talka egitea, “aseguruaren paperak” ateratzea eta asegururik ez edukitzea; izan ere, kalteak ez zik, ibilgailuaren nahitaezko asegurua ez edukitzeagatiko zigorra ere ordaindu behar duzu. Arazoa da zure balkoiko lorontzi txiki bat askatzea eta oinezko bat jotzea; urratu bat baino ez da izan, baina sustoa, galanta! Aseguru-etxera deitu, ustez kontratatuta duzun Erantzukizun Zibileko bermea erabiltzeko, eta ez duzula asegururik!

Izan ere, artekari batengana jo behar da, beti, segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko: Jarri pentsatzen; “ez du inok durorik ematen 4 pezetan”.