Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Nola nabiga dezake? Aseguratzailea da, beldurra dio urari!” (El Show de Truman)

Gure eguneroko bizitzan nonahi ditugu aseguruak, zineman ere badute isla. Aktore handiek interpretatu dituzte aseguru-industriako pertsonak. Hona hemen pelikula ezagun batzuk…

“La maldicion del escorpion de jade” (2001). Woody Allenek New Yorkeko aseguru-etxe bateko ikertzaile azkar baten papera jokatzen du. Bere enpresari kalte egiten dioten lapurreta bitxi batzuen egilea nor den deskubritu beharko du.

“El show de Truman” (1998). Aseguru-saltzaile baten (Jim Carrey) bizimodua kontatzen du, jaio zenetik telebistarako reality show batean bizi dela jakin gabe.

“El caso de Thomas Crown” (1968/1999). Sedukzio abentura baten bi bertsio dira, non aseguru-etxe bateko detektibe bat lapurreta bat ikertzen ari den. Faye Dunaway eta Steve McQueen ditugu antzinako bertsioan, eta Rene Russo eta Pierce Brosnan, berriz, bertsio berrian.

Zine klasikoan, Jack Lemmon protagonista duen “El apartamento” (1960) filma eta Hitchcocken “Atrapa a un ladron” (1955) pelikula ditugu, Gary Grantekin (lapur ohia), aseguru-etxe bateko langile bat bera ez zela errudun konbentzitzen.