Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Zure aseguruak ulertzeko

Badakigu aseguruek lasai bizitzen laguntzen digutela, eta gerta dakigukeen onena dela horiek erabiltzeko beharrik ez izatea. Baina… badakizu zer kontratatzen duzun edo zeintzuk diren zure eskubide eta betebeharrak?

Lehenengoa, aseguru-kontratua (poliza) da. Zuk prima bat ordaintzen duzu, ezbeharra gertatuz gero jasoko dituzun estaldura eta kalte-ordainen truke. Polizan, aseguru-etxea, aseguratua, zer aseguratzen dugun eta zenbat balio duen, horren truke zenbat ordainduko dugun eta akordioaren iraupena adierazi behar dira.

Demagun ezbehar bat gertatzen dela. Zazpi (7) egun dituzu horren berri emateko. Gure aseguru-artekaritzan arduratuko gara ezbeharra aseguru-etxearekin kudeatzeaz, baina zer gertatu den kontatu behar diguzu, epe hori amaitu aurretik.

Aseguru-etxeak 40 eguneko epean ordainduko luke kalte-ordainaren gutxieneko zenbatekoa (diru kopuru bat izan daiteke, edo hondatutako objektu aseguratuaren konponketa edo ordezkatzea). Epe hori aseguru-etxearen borondatez kanpoko arrazoiengatik luza liteke, dokumentazio faltagatik, besteak beste.

Kontratuek iraupen jakin bat dute, urtebetekoa normalean; luzapenak ere egoten dira, baina edozein aldek egin dezake horien kontra, idatziz jakinarazita; hartzaileak (asegurua ordaintzen duena) hilabete lehenago jakinarazi behar du horren kontra dagoela, eta aseguratzaileak (aseguru-etxea) 2 hilabete lehenago.