Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Alpinista bazina, nor lotuko zenuke sokan?

Finlandian izotz gainean patinatzea, Alaskako glaziar batean txakur-lera bat gidatzea edo Kanadan bobslead egitea neguko kirolak egiteko modu exotikoak dira. Nolanahi ere, Espainiako herritar gehienok nahiago dugu eskia edo snowboarda.

Badakizu mila eskiatzaileko 3 lesio izaten direla egunean, batez beste? Praktika edo esperientzia faltaren ondorio izaten dira gehienak. Eta larrienak, belaunari eragiten diotenak, hori baita presiorik handiena jasaten duen gorputz-atala.

Horregatik, funtsezkoa da behar bezala ekipatuta joatea, beroki onekin, eta behar bezalako berotze-ariketak egitea, giharrak tonifikatzeko.

Eskia kirol arriskutsua da

Elurretako zure errutinetarako egokia den aseguru bat gomendatzen dizugu: mendira maiz joaten bazara, herrialde barruan bidaiatzen baduzu edo nazioartean esperientzia bat bizitzea erabaki baduzu.

Osasun gastuak (gaixotasun edo istripu gastuak), Erantzukizun Zibila (hirugarrenei eragin diezazkiekezun kalteena) eta ekipajearen babesa (galera edo lapurreta kasuan) hartuko ditu barnean).

Gure artekaritza-bulegora etortzen zarenean, pistako erreskatea ere gomendatuko dizugu. Arraroa da gertatzea, baina gertatuz gero, gastu guztiei egin beharko zenieke aurre, eta oso handiak dira. Aberriratzea ere oso interesgarria iruditzen zaigu, atzerrian eskiatzen dutenentzat.

Jardunaldi zuriari ekin baino lehen, ongi gosaldu. Eraman fruitu lehorrak, flakiak ez jotzeko, eta eman azalerako krema, elurrarekin ez erretzeko.

A! Ni alpinista banintz, sokan aseguru on bat lotuta erantzungo nioke artikulu honen izenburuari.