Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Tabernak, tabakoa, jokoa eta… OSASUNA

“Urte berri, bizitza berri” esaten dugu, eta fisikoa, finantzak eta familiaganako arreta hobetzeko helburuak proposatzen dizkiogu geure buruari…

UNESPAren arabera, 1.721 € xahutzen ditugu, batez beste, tabernetan, 1.049 € tabakoan eta 440 € jokoan. Zorionaren elixirraz galdetzen digutenean, osasun fisikoa, buruko osasuna eta gizarte harremanak aipatzen ditugu (Londresko London School of Economics Unibertsitateak mundu osoko 20.000 pertsonari egindako inkesta).

Urtea ohitura txarrak baztertuz eta “zeure burua asko zainduz” hastea gomendatzen dizugu; modu osasungarrian jatea, kirola egitea edota erretzeari uztea; horretan laguntzeko programak ere badituzte osasun aseguru askok.

Osasun aseguruaren erradiografia

Badakizu osasun asegurua dela Espainian gehien hazten ari den aseguruetako bat, eta 11,5 milioi pertsona daudela aseguratuta dagoeneko?

Hasieran, pentsatzen dugu osasun aseguru bat ez dela beharrezkoa izango, baina istripu bat duzunean eta zure hanka zazpi lekutatik hausten denean, onuragarria izan dakizuke premiazko ebakuntza bat mediku espezialista onenekin, eta errehabilitazioa lehenbailehen hastea. Haurdun zaudenean eta dena ongi joateak kezkatzen zaituenean ere, ez da gaizki etortzen ekografia bat… edo lan gogor eta luze baten ondorioz bizkarreko arazoak dituzunean eta fisioterapia saio bakoitza ordaindu behar duzunean oinez mantentzeko.

Jakin behar duzu, bada, osasun aseguruek oinarrizko bi estaldura eskaintzen dituztela: lehen arretarako aukera (medikuntza orokorra, pediatria, erizaintza, etxez etxeko larrialdiak eta anbulatoriokoak) eta espezialistaren asistentzia kontsultan, ospitale-erregimenean eta prozedura diagnostiko zein terapeutiko eta ebakuntza kirurgikoetan. Osoenek mediku taldea edo unean-unean behar duzun erietxea aukeratzeko modua ematen dizute. Eta, gainera, berme osagarriak kontrata ditzakezu, AEBetako bigarren diagnostiko bat. Odola edo zilbor-hesteko ehuna mantentzea, besteak beste.

Ez ahal duzu sekula beharko! Baina behar baduzu?

Urte hasiera ona eduki dezazula!