Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Uholdeak eta Aseguru Partzuergoa

Urriaren amaiera oso gogorra izan da Kanarietan. Hil horren 20tik 24ra, euriteek 2.100 ezbehar eragin dituzte etxe, saltoki, industria eta 500 autotan. Hori guztia 7,5-8 milioi euro kostako da.

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 30 peritu tasatzaile bidali ditu bertara, asegurudunen eskaerei erantzutera, asegurua edukiz gero jokatzen baitu Partzuergoak.

Andaluzian, 2,3 milioi euroko 500 ezbehar eragin ditu euriak. Hamalau peritu ari dira lanean bertan.