Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Aizu… Kobra ditzaket 2 bizi aseguru?

Biziaren balioa kalkulaezina da eta, horregatik, zuk nahi beste bizi aseguru (ordain ditzakezun beste) kontratatzeko aukera ematen dizute aseguru-etxeek, nahi duzun kapitalekoak, eta zure onuradunei, berriz, horiek kobratzeko aukera.

Uste dut, ordea, ezbehar bera ezin dela 2 aldiz kobratu

Egia da, ondasun materialen kasuan, baina ez pertsonentzat. BI etxe aseguru kontrata ditzakezu zure etxerako, baina bietako bat bakarrik kobratuko duzu ezbehar kasuan. Pertsona bat “aseguruaren bitartez bidegabe aberastu ez dadin” zaintzen du Legeak”.

Bizia oso baliotsua da, baina, eta geuk bakarrik erabaki behar dugu zenbat diru jasoko duen gure familiak.

Hainbat bizi aseguru hainbat onuradunentzat?

Noski. Aseguru bakoitzak nahi beste onuradun izan ditzake. Hainbat aseguru ere jaso ditzake pertsona batek.

Hipoteka estaltzen duen bizi aseguru bat daukat. Beste bat kontratatzea komeni zait?

Hipotekari lotutako bizi aseguruak bankua du onuradun; beraz, heriotza kasuan, horrek jasoko du kalte-ordaina, zorra kitatu arte. Onena izango litzateke aseguru horren kapitala gutxitzen joatea, zure mailegua likidatzen joan ahala, eta beste independente bat edukitzea zure senideen beharrak estaltzeko. Horientzat, zure senideek osorik kobratuko luketen poliza bat egitea gomendatzen dugu.

Bizi asegurua herentziaren parte da?

Ez, ez delako sekula izan hi den pertsonaren ondare. Kontratatzen denean, nahi duzun pertsona izenda dezakezu onuradun, senide izan edo ez; beraz, kontratuz kobratuko da kalte-ordaina, eta ez oinordetza-hurrenkeraren arabera, herentziaren kasuan bezala. Ez bada onuradunik izendatu, legez oinordeko diren pertsonek jasoko dute kalte-ordaina (ezkontidea, ondorengoak, lehen mailako aurreko ahaideak).

Bizi aseguruaren kalte-ordainak Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zerga ordainduko dute, erkidegoek kudeatutakoa.