Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Aseguruak autoko bidaiari guztiak babesten ditu?

Autoaren ohiko gidaria zara, edo maileguan hartu duzu? Istripu kasuan, babesten zaitu aseguruak? Eta zure bidaiariak? Eta besteak, zure autoaren kontra jo duen autokoak?

Zu ez bazara erruduna eta zure kontra jo badute, beste autoaren erantzukizun zibileko aseguruak babesten zaituzte zu -gidaria- eta zure bidaiari guztiak. Eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa arduratuko da kalte-ordainez, beste ibilgailua ezezaguna edo lapurtua bada edo asegururik ez badauka.

Beste autoa zuk jotzen baduzu, hirugarrenentzako nahitaezko estalduraz aparte, Gidari asegurua eduki beharko zenuke kontratatuta, bestela, eskluiututa zaude. Istripuaren arduradun izanda ere, babestu egiten zaitu berme osagarri horrek. Noizbehinkako gidariak ere estaltzen ditu, baina… Erne! Garrantzitsua da horiek aitortu izana. Gainera, zurekin bidaiatzen duten pertsonen kalteak ere estaltzen ditu nahitaezko aseguruak.

Ikuskatu duzu zure autoaren poliza? Beste gidariak barne hartzen ditu? Ez baduzu argi ikusten, etorri gure bulegora eta elkarrekin ikusiko ditugu bermeak, behar izanez gero aseguruak funtziona dezan.