Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Autonomoak dira protagonista nagusi, enplegua sortzeari dagokionez”

Langile Autonomoen Federazio Nazionaleko presidente Lorenzo Amorren hitzak dira.

Jakin behar duzu autonomoa bazara gure herrialdeko ekonomiaren suspertzearen protagonista zarela. 2011ko abendutik 2015eko irailera, 238.617 enplegu zuzen sortu dituzue (96.113 autonomo gehi autonomo horien 142.504 soldatapeko); edo, beste modu batera esanda, zuen enpresa-ekimenaren fruitu dira 3 lanpostu berritik 2.

Diotenez, odol berezia pasatzen da autonomoaren zainetatik, transfusiorik behar ez duena; izan ere, ez zarete sekula gaixotzen. Ez dituzue behar, ezta ere, gainerakoek behar dituzten oporrak, eta ordutegirik gabe egiten duzue lan, bezeroak ongi artatzea baita garrantzitsuena.

“Freelance”ena da etorkizuna

“Lanik gabe geratu nintzen, eta ez nuenez lanik aurkitzen, asmatu egin behar izan nuen”.

“Enpresa askotako soldatak eskasak dira, eta esklabo bihurtzen zaituzte”.

Espainian, autonomoak dira buru “enpresa-iraultza” berrian. Gehienak borrokalariak zarete, egunero betetzen dituzue zuen betebeharrak, eta aseguru-artekariok, enpresari garen artean, zuen ahalegina eta dedikazioa balioztatzen ditugu. Aseguruen sektoreak ulertzen ditu zuen kezkak eta beldurrak; horregatik, babestu egiten zaituzte Erantzukizun Zibil, Ezbehar, Laneko Baja, eta Erretiro aseguruekin, besteren artean; zuen egunerokoa arinagoa egin eta bestela aurkituko ez zenuketen lasaitasuna ematen dizuete.

Autonomo agurgarri hori:

Eskerrik asko gure herrialdeagatik egiten ari zarenagatik.

Badakit bakarka lan egiten duzula, kexarik eta arrangurarik gabe, zalantzak behar bezala kudeatu eta hazten eta hobetzen lagunduz.