Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Autonomoentzako pentsioak, argi eta garbi

Autonomoa zara, edo, beste hitz batzuekin esanda, ekintzailea, independentea, zeure nagusia. Zure “lanaren izerdiarekin” sortzen dituzu aberastasuna herrialdearentzat eta lanpostuak. Langile Autonomoen Federazioak (ATA) argitaratutako txosten baten arabera, autonomoek 207 lanpostu sortu zenituzten, iaz, egunean. Baina erretiroa hartzen duzunean, besteren konturako langile batek baino %30 gutxiago kobratuko duzu.

Badakizu zergatik? Autonomoen kotizazio sistema borondatezkoa delako eta besteren konturako langileena baino kotizazio oinarri txikiagoa hautatzen delako; izan ere, autonomoen %86k gutxieneko oinarriarekin kotizatzen dute, diru-sarrerak zeinahi izanda ere.

 

Konponbideak

 Hainbat aukera dituzu, baina guk konbinatzea aholkatzen dizugu, bateragarriak baitira.

Alde batetik, handitu pixkanaka zure kotizazio-oinarria, zure errendimendu garbiekin parekatuta. Horrela, prestazio gehiago jasotzeko zure eskubidea handituko da, bai eta zure erretiro-pentsioa ere.

Bestetik, prestatu Pentsio Plan bat. Erretiro pentsio publikoa osatzen lagunduko dizu, bai baitakigu ez dela nahikoa. Gainera, erretiratu aurretik erreskata dezakezu, baliaezintasun kasuan, edo zure familia babestu, heriotza kasuan.

Aukera on ugari daude zu bezalako langile autonomo on batentzat. Zergatik ez babestu behar bezala? Espezialistak gara, badakigu zer komeni zaizun. Aseguru batek aseguratu egiten zaitu eta guk segurtasuna ematen dizugu.