Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Basurde baten kontra jotzen baduzu, errua zeurea izango da (ia beti)

Istorio hau 2012ko urtarrileko egun batean hasi zen, Burgosko errepide batean. Gaua zela, basurde bat galtzadan sartu, eta auto baten kontra jo zuen. Autoa konpontzea 4.251 euro izan zen, gehi 5.990 euro, gidariaren hortzengatik. Ehiza-barrutiak ordaindu zuen.

Legea aldatu egin zen duela pare bat urte, eta orain errua gidariarena izango litzateke, non eta istripua ez den ehiza larriko uxaldi baten ondorioz gertatu, uxaldia izan eta hamabi orduko epean. Errua zeurea ez dela justifikatzeko, frogatu beharko duzu seinaleak ez zirela egokiak edo hesia hautsita zegoela.

Uda iristearekin bat ehiza-denboraldia hasten da Espainiako erkidego gehien-gehienetan. Espainiak 30.371tik gora ehizarako esparru dauzka. Haien jabeek erantzukizun zibileko aseguruak kontratatu behar dituzte, noski, beren jarduerak eragindako kalteak estaltzeko.

4.500 istripu 10 urtean

 Trafiko Zuzendaritzak 4.500 istripu eta 73 hildako zenbatu ditu joan den 10 urtean. Datuak zenbaki horiek baino handiagoak dira, ordea, ehizari lotutako 15.000 bat istripu gertatzen baitira urtero, aseguru-etxeen arabera

Irtenbide bakarra, motelago gidatzea eta kontu handiagoz ibiltzea da. Istripua saihestu ezin baduzu, ez desbideratu, ahalbait gehien sakatu balazta eta abiadura gutxitu. Istripu larrienak animalia ez jotzeko egindako bolante-kolpeek eragiten dituzte. Hori egiten baduzu, beste ibilgailu baten kontra jo edo errepidetik irten zaitezke: horiek izaten dira bigarren mailako errepideetako istripuen %40en kausa nagusiak.

Ba al da halako txokeetarako asegururik?

Jakina! Eta ez duzu arrisku orotako asegururik kontratatu beharrik, baina gogoratu kasu horietarako estaldura osagarria hartzeaz. Nahitaezkoa dena, talkarik izanez gero, poliziaren atestatua egotea da. Halakorik gertatuz gero, Guardia Zibilari deitu, bere txostena idatzi dezan, eta, horrekin batera, argazkiak atera, froga gisa. Gero, guri deitu.