Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Begiak malkoz beteta… #ArdeGalicia #ArdeAsturias

Begiak malkoz beteta kontatu dizugu, Galiziatik Asturiasera, baita Leon ere, ez dago sutan, KISKALTZEN ARI DIRA. Asteburu batean, urte osoan baino azalera handiagoa kiskali zen, 11.500 hektarea. Pertsonak hil ziren, zaurituak izan ziren, 500 militarrek eta 350 brigadak esku hartu zuren, 220 motoponpa erabili ziren….

Gure auzokideek kiskali zuten, eta oso mingarria da hori.

Sentsibilitate edota ardura apur bat ere ez zuten eduki.

Nola eragin daitezke ehunka sute, nahita, basoetako sua biziagotzen duen sasitza erregai gisa erabilita? Europako baso-masa handienetako bat duten eskualdeak dira, baina desagertzen ari dira. Gizakiaren erruz.

Interes ekonomikoak, eukalipto zelulosak, heziketa falta, basoa nirea da eta nahi badut, erre egingo dut, piromanoak, gaizkileak…

Herriarena herriarentzat

Atzo, nire aberriari eraso zioten, eta aberria defendatzen ikusi nuen herria. Balkoietan banderarik gabe… eskuetan baldeak hartuta.

Kaltetutako lekuetan, giza kateak antolatu zituzten herritarrek, eta ur-baldeekin itzali zituzten sute sortu berriak, suhiltzaileei laguntzeko.

Edozer gauzagatik inor bere etxera itzuli ezinik geratu bada, nik badut ohe bat, eta bi pertsona har ditzaket. Ongi etorri.

Herritarren, hotelen eta pertsonak eramateko eskaintza egiten zuten taxilarien  eskuzabaltasunaren adibideak dira. Dena DOAN, suaren kontra borrokatzen ari direnentzat eta suaren ondorioz dena galdu dutenentzat.

Hedapen ahalik eta handiena. Futbol-zelaia zabalik egongo da gau osoan, ostatua, ura eta laguntza guztia behar duten pertsonentzat.

Gelak, elkartasunez. Inor interesaturik egotekotan, pribatuan jakinarazi.

Eta animaliak babesteko laguntza ere bai.

Dauden sute ugariak direla-eta, animaliak hipika klubeko gure instalazioetara ekartzeko aukera eskaini nahi diogu horren beharra duen edonori.

Aseguruek ordaintzen dute

Basoetako suteek enpresak eta etxeak kiskali dituzte. Eta orain, zer?

Kalteak izan zituzten pertsonak lehenbailehen jarri ziren harremanetan euren aseguru-artekariekin. Aseguru-etxeek suak zuzenean eragindako kalte eta galera materialak ordainduko dituzte. Sutea itzaltzeko eragindako kalteen, salbatutako objektuen lermen, bestelako kalte zuzenen eta abarren kargu ere egingo dira.

Etxeak dituztenei etxearen habitaezintasunaren konponketa estaliko die eta, kasu askotan, aldi baterako alokairua, arazoa konpondu arte.

Enpresen kasuan, lokalak erabili ezina estaliko dute kalte-ordainek, baita beste hainbat gauza ere, negozioaren eta etekin galtzea, adibidez. Horrela, langileek eta enpresariek ez dute kalterik jasango.

Aseguruei esker, partikular, enpresa eta langile guztiak euren bizimodu arruntera itzuli ahal izango dira, ezer gertatu ez balitz bezala ia.

Normalean, polizek (ongi kontratatutakoek) suteak eragindako kalteen %100 estaltzen dute.

Zein da arazoa? UNESPAren arabera, etxebizitzak %40 ez daude aseguratuta.