Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Elektrikari baten aseguruak ia milioi bat euroko kalte-ordaina ordaindu du sute batengatik

2011ko urtarrilean, sute batek 3 etxe kiskali zituen Iruñean, eta kalte larriak eragin zituen beste etxe batea. Berrogeita hamabi (52) etxe hustu behar izan zituzten. Kausa: Nafarroako enpresa batek kontratatutako elektrikari baten lana.

Lau urte geroago, epaileak ebatzi du sutea eragitearen errudun dela. Beraz, 938.075 euro ordaindu behar ditu solidarioki bere aseguru-etxearekin.

Zorionez, Erantzukizun Zibileko aseguruak daude horrelako egoerak konpontzeko. Ondotxo dakigu hori profesional liberalok, arkitekto, abokatu, mediku, instalatzaile eta abarrok, edo, gure kasuan, aseguru artekariok. Gutako inor ez dago erreklamazioetatik libre gure lanean.

 

Zergatik Erantzun Zibil profesionala?

Beste ezeren gainetik zure enpresa ondarea eta ondare pertsonala babestu behar dituzulako edozein egoeratatik. Honela dio Kode Zibilak: “errua edo arduragabekeria bitarteko izanik, egite edo ez-egiteagatik beste bati kalte egiten dionak eragindako kaltea konpondu beharko du”.

 Profesionala izanda asegururik ez baduzu, arazo bat duzu. Asegurua baduzu, kontsulta iezaguzu benetan zure arriskuak estaltzen dituen edo ez ikusteko. Batzuetan, espedientea betetzeko kontratatzen dira poliza horiek, eta horien beharra dagoenean…