Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Elurrak autoa hondatu dit

“Atzo, kalean utzi nuen autoa egun osoan. Esnatutakoan, elurra egin duela ikusi dut, eta erlaitzetik eroritako elurrak hainbat auto kaltetu dituela, nirea artean. Zer egingo dut? Nork ordaindu behar du?”

Zure aseguru-artekariaren erantzuna.

Erantzukizuna eraikinen jabeena da beti, komunitate bat edo etxebizitza partikular bat izan; beraz, ez badute erantzukizuna estaltzen duen asegururen bat, jabeek euren ondasun propioekin ordaindu beharko dituzte kalteak.

Logikoa da gauez elurra eginez gero teilatuko elurra pisuagatik, haizeagatik edo goizeko eguzki-izpiengatik erortzea. Teilatua garbi mantenduz gero, ez da eroriko. Ezinezkoa bada, seinaleztatu egin behar da, arazoak saihesteko. Halakorik gertatzen bazaizu, deitu Ertzaintzari.