Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Etorkizuna euren ametsen edertasunean sinesten dutenena da”

Aspalditik duzu buruan zure negozio propioa sortzeko eta hasteko ideia. Autonomo bihurtu nahi duzu, horrek esan nahi duen guztiarekin: erabaki propioak hartzea eta bizitzan jarraitu nahi duzun bidea marraztea.

Zure buruan proiektuak marrazten ari zara eta, batzuetan, ilundu egiten dira, kezkak direla-eta. Nahiko lan edukiko ote duzu? Bizitzeko eta familia mantentzeko lain emango ote dizu? Bezeroek garaiz ordainduko ote dute? Eta, gaixotu eta lan egin ezinik geratzen bazara? Edo lokala urak hartu, bezero-kopurua txikitu, edo langileren batek laneko ezbeharren bat edukiz gero? 

Bidea, seguru

Aseguru-merkatuak lasai lo egiteko aukera ematen dizuten produktuak eskaintzen dizkizu. Zure kudeaketa-bulegoa arduratuko da kontabilitatearen, zergen eta lanaren inguruko gaiez. Guk, aseguru-artekariok, gauez atseden hartzen lagunduko dizugu, behar duzun polizaren eta estalduren gainean aholkatuta. Zu, ardura zaitez zure lanean negozioa sortzen.

Enpresentzat, nahitaezko aseguruak eta aseguru gomendagarriak daude. 

Nahitaezko aseguruak:

– Hitzarmenaren araberako ezbehar aseguruak zure langileentzat.

– Erantzukizun Zibila, balizko erreklamazioetarako, zure jardueraren arabera. Honako hauek har ditzake barne: Erantzukizun Zibil Patronala (enpresaren eta langileen arteko harremana), Produktuen Erantzukizun Zibila (eragin dezaketen kalteagatik) eta Ustiaketaren Erantzun Zibila (jardueraren garapenagatik). 

Aseguru gomendagarriak:

– Autonomoentzako Laneko Baja, lana aldi batez utzi behar izanez gero.

– Negozio-etetea, ezbehar baten ondorengo diru-sarrera galera estaltzen duena.

– Zure negozioaren lokalerako arrisku ororen kontrako asegurua.

Sektorearen inguruko azterketek adierazten dute estatuko ekintzaileen %70ek EZ dakitela zein aseguru dituzten beharrezko. Are gehiago: 10etik 1 askoz ere azkarragoa izango litzateke negozioetan, bere beharrak estaltzen dituzten aseguruak ezagutuko balitu.

Ekiteko orduan, 3 aholku ditugu guk:

  1. Ekin eta pasio guztia jarri zure negozioan.
  2. Aseguratu negozioa bideragarria eta errentagarria dela.
  3. Bilatu profesionalak lan EZ produktiboetarako; hau da, diru-sarrera zuzenak sortzen EZ dituztenetarako: aseguru-artekariak, abokatuak, kontableak,… Eta, zu, ardura zaitez bezeroez.

Zorte on eta aurrera!