Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Ez gidatu txankletetan. Udako isunak.

Te contamos las 5 infracciones más habituales del verano en nuestras carreteras.

1.- Txankletekin, oinutsik edo kamisetarik gabe gidatzea. Oinetako egokiak erabilita hobeto sakatuko duzu balazta. Kamisetarekin segurtasun-uhalaren urratu eta erredurak saihestuko dituzu.

2.- Baimenduta dagoena baino azkarrago gidatzea. Oso ohiko urraketa izateaz gain, errepidean heriotzarik gehien eragiten duten kausetako bat da. Gidarien %39ek behar baino azkarrago gidatzen dute. Ea ehuneko hori jaisten dugun denon artean!

3.- Mugikorrarekin aritzea. Telefonoz hitz egitea, whatsappez aritzea… Esku askekoa erabili beti, eta, behar izanez gero, autoa gelditu.

4.- Alkohola edo drogak hartzea. Ekainaren 6-12 bitartean bakarrik, isuna jarri zaie 2.283 gidariri arrazoi horregatik.

5.- Mantentze ezegokia. Ondo zaindu zure autoa, zeure bizia horren mende egon liteke.

Eta isuna arrazoirik gabe jartzen badizute?

DGTk bakarrik (udaltzaingoak alde batera utzita) 10.000 bat isun jartzen ditu egunean. Asko eta asko bidezkoak dira, baina beste batzuk oker egon daitezke. Zigorra jarri badizute baina ziur bazaude ez duzula urraketarik egin, 20 eguneko epea daukazu zure alegazioak bideratzeko. Erreklamatzeko eskubidea daukazu.