Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“JUEGO DE TRONOS”EN SPOILER-AK ERNE:

Serie horrek erne-erne eduki gaitu, amaierara arte; ez dugu amaiera baloratuko, baina sektoreko profesional gisa, ezin diogu serie horren alderdi batzuei aseguruen ikuspegitik begiratzeari utzi:

  • Jaime Lanninster-rek aseguratutako eduki zitzakeen eskuak, lanerako tresna gisa (futbolari batzuek euren hankak aseguratzen dituzte; Jennifer Lopezek, adibidez, aseguratuta dauka ipurdia), kalte-ordain handia jasoko zuen Erregearen Guardia gisa eskuin eskua galdu izanaren ondorioz.
  • Daenerys Targaryen-ek Maskoten aseguru bat eduki behar zuen kontratatuta, Etxe aseguruak ez baititu behar guztiak estaltzen, eta Erantzukizun Zibileko poliza on batekin handitu; izan ere, dragoien gauzak erretzen dituzte batzuetan, eta gudak ere eragiten dituzte.
  • Arya Stark erailtzaile profesionala da, eta badaki oso garrantzitsua dela bizkarra babestuta edukitzea; izan ere, arriskua hurbil ikusten duen autonomoak badaki oso garrantzitsua dela estaldura jakin batzuk edukitzea, baliaezintasuna, adibidez, bai eta Erantzukizun Zibil Profesionaleko poliza kontratatuta edukitzea ere.
  • Jon Snow eta osasun aseguruak, “ez da Mantxakoa, ez da azkar sendatzen”; beraz, larrialdietarako zerbitzu on, azkar eta kalitatekoa edukitzea oso lagungarria izango litzaioke, baita labankadetan espezialistak edukitzea ere.
  • Eta, amaitzeko, etxe aseguruak aztertu behar dira; edukitzailea eta edukia behar bezala bermatuta daude?, Suteagatiko bermea behar bezalakoa da? Invernalia eta Gotorleku Gorria gazteluak, dira, baina baita etxeak ere, gela erantsiak, jatorrizko altzariak eta balio handiko piezak dituzte, tronua bestea beste eta, zenbat balio du tronu batek?