Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Udaberriak zure autoa aldatzen du

Sasoi ezegonkorra da udaberria, eguzki betetik eurira edo txingorrera pasa gaitezke minutu gutxitan, eta horrek errepideko ezbehar-kopurua handitzen du. Hala ere, zeru urdin dirdiratsu baten azpian egun atsegin bat pasatzeko asmoz, besterik gabe irteten gara. Hona hemen hainbat aholku erraz irteera horiek inork edo ezerk zapuztu ez diezazkigun:

  • Errespetatu beti errepideko seinaleak, bai eta klimatologiaren inguruko aholkuak ere. Batez ere, gehieneko abiadura-mugen seinaleak, eta zaindu segurtasun-tartea.
  • Euria, txingorra edo lainoa badago, piztu argi laburrak, ikus gaitzaten, eta beharrezkoa izanez gero, baita lainotako argiak ere, abiadura moteldu eta saiatu frenoa ez ukitzen. Handitu segurtasun-tartea. Edota autoa galtzadatik kanpo geratu eta itxaron.
  • Prestatu zure ibilgailua: ziurtatu argiak ongi daudela, beira-garbigailuak ongi dabiltzala eta eskuilak ere ongi daudela. Gurpiletako airea egokia dela eta konprobatu ordezko gurpila daramazula. Bateria eta izotz-kontrakoaren maila ere begiratu, maletategian nahitaezko elementu guztiak daramatzazula ziurtatu. Eta garbitu ezazu…

Ez ahaztu Errepideko Asistentzia telefonoa eramatea. Gure aseguru-artekaritzan, Adiskidetasunezko Istripu-aitorpenarekin batera ematen dizugu.