Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Zergatik aurrezki polizak aseguru artekari batekin kontratatu?

Aseguru-etxeek kudeatutako aurrezkiek %1,79 egin dute gora urteko lehen hiruhilekoan, 209.300 milioi euroraino. Funtsen zatirik handiena aseguruak dira (170.454 milioi); gainerakoa, pentsio planen gordailuak (38.847 milioi).

UNESPAren arabera, “hipoteka-kredituak eta kontsumoaren finantzaketa erreaktibatu izanari zor zaio negozio-linea honen gorakada”.

Artekari baten bitartez, aurrezki produktuak aseguru-etxe batekin kontratatzeak bankuarekin egiteak baino abantaila gehiago ditu. Epe luzera aurreztu nahi dugunean, ahaztu egiten ditugu epe laburraren espekulazioen arriskuak.

Nola inbertitu, behar bezala, aurrezki-aseguruetan?

Bost urtetik aurrerako ekarpenekin, oso errentagarritasun erakargarriak eskuratzen dira, beste sektoreetakoak baino komisio txikiagoekin. Berehalako erabilgarritasuna duzu ia, gainera, bigarren urtetik aurrera, bai eta ia kapital guztia berreskuratzeko aukera ere.

Etekin fiskalak ere badituzu. Aseguru artekariok aldez aurretik aztertzen dugu zure kasua, ezustekoak saihesteko, eta zure poltsikoari komeni zaion erabakia hartzen laguntzen dizugu.

Ez duzu galtzen sekula zure dirua. Aseguru-etxeek inbertitutako diruaren %100 bermatzen dizute, bermatutako etekinez gainera.

Adituak gara, eta zeure ezaugarrietara egoki dezakegu produktu bakoitza. Inbertsio konplexuak dira, eta adituen laguntza behar dute, azterketa profesionalak egiten ohituta daudenena. Hortxe gaituzu aseguru artekariok, zure zain!