Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Zure aseguruak eguneratuta al daude?

Aseguruaren faktura ordaintzea ez da beti nahikoa izaten. Aldian-aldian berrikusi egin behar da, babestu behar duen guztia behar bezala estaltzen duela ziurtatzeko.

Zer izan beharko zenuke kontuan zure poliza berritzean?

Etxeko asegurua. Edukitzailea (etxebizitzan edonolako berritze-lanik egin baduzu) eta edukia (etxean dituzun ondasunetan aldaketarik egon bada). Kapitala ez badago eguneratuta, infraaseguru bate jasan dezakezu (balio duena baino zenbateko txikiagoa aseguratzea) edo, kontrakoa eginez gero, gainaseguru bat izan (aseguratutako balioa benetako balioa baino handiagoa da).

Autoaren asegurua. Osagarriak gehitu badituzu (horrek ibilgailuaren balioa aldatzen du) edo beste senideren batek gidatzen badu, batez ere 26 urtetik beherakoa bada.

Bizi-asegurua. Garrantzitsua da datuak, onuradunak, kapitalak eta abar eguneratua edukitzea, betiere zure egoera pertsonala aintzat hartuta.

Osasun-asegurua. Kontratatu zenuenean zeuden baldintzak asko aldatu badira; esate baterako, haurdun bazaude, 10 egun inguruko epea dugu jaioberria zure polizan sartzeko, eskubide guztiekin.

Autonomoen asegurua. Zure negozioa aldatu egiten da denborak aurrera egin ahala, eta poliza arrisku berrietara egokitu behar da.

Eta ez ahaztu: asegurua berritu edo aldaketa handiren bat egin aurretik zalantzarik baduzu, zatoz gure bulegoren batera; bertan, elkarrekin aztertuko dugu zuk nahi duzun guztia, lasai egon zaitezen.