02/05/2023

Aizu, zure autoak Karta Berdea behar al du?

Goazen pixkanaka…

Egia esan, Nazioarteko Aseguru Ziurtagiria (CIS) lehen Karta Berdea esaten zitzaiona da. Espainiatik kanpo zure autoa Erantzukizun Zibileko nahitaezko estaldurarekin aseguratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentua da. Eragin ditzakezun kalte pertsonalak eta materialak estaltzen ditu. Istripuek beti aztoratzen dute, eta atzerrian, askoz gehiago.

Beraz, Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo bidaiatzen duzunean CISa zure eskularru-kaxan eramatea gomendatzen dizugu. Dokumentu hori zure aseguru-etxeak egiten du, eta gure artekaritza-bulegoan abisatu besterik ez duzu egin behar, kudeatzeko. Hala ere, jakin behar duzu aseguru-etxeak ez daudela behartuta ziurtagiri hori ematera, guztiek ez baitute onartzen estaldura hori EEEtik kanpo. Eta orduan, zer?

Ez kezkatu, Muga Asegurua dago

Aldi baterako asegurua da, eta hirugarrenekiko nahitaezko erantzukizun zibila estaltzen du, eskatzen den herrialdean aseguratuta zirkulatu ahal izateko. Ez du kalterik edo laguntzarik estaltzen, ezta defentsarik ere.

Gure ibilgailuarekin EEEtik kanpoko herrialde batean sartzen garenean eskuratzen da, betiere CISa ez badugu. Marokon erabiltzen da gehien. Muga Asegurua lortzeko moduari buruzko informazioa bidaiatzen duzun herrialdeko “Aseguru Bulego Nazionalen” (Ofesauto) bidez aurki dezakezu.

Ez ahal da gertatuko, baina atzerrian istripu bat izanez gero, hartu argazkiak mugikorrarekin, bete istripu-partea, eta konplikatzen ari dela ikusten baduzu, deitu poliziari, eta, hala badagokio, 112 telefonora, EBko herrialde guztietako larrialdi-telefonora.

Atzerrira bidaiatzeko asmotan bazabiltza, galde iezaguzu eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.