06/03/2023

“Jantziak ez du egiten gizona”, eta gizona afizionatua bada…

Heldu da udaberria, eta negua aterpean igaro eta gero, eguzki gosea dugu, gorputza aktibatu eta sasoian jartzeko, aire zabaleko kirolak eginez: mendia, mendi-ibiliak, txirrindularitza, korrika… Sasoi betean egoteko, astean behin baino gehiagotan ariketa fisikoa egitea gomendatzen da, baina markako ekipazio bat erosteak ez zaitu profesional bihurtzen, eta ez zaitu istripu eta lesioetatik libratzen.

Sentitzen dut hau esan beharra, baina ez dago arriskurik gabeko ariketarik. Ondotxo daki hori kirolari profesionalak.

Kirol anitzetarako asegurua kirolen bat egiten ari zarela izan ditzakezun istripu edo lesioez arduratzen den istripu-asegurua da. Nahi duzun denborarako eta egingo duzun jarduera zehatzerako kontrata dezakezu. Egun batean eskalada probatu behar baduzu, adibidez, edo asteburuetan, mendian ibilbideak egiten hasten bazara, edo bizikleta hartzea erabakitzen baduzu. Eta animatzen bazara eta kirola egiten jarraitzen baduzu, hilabeteka edo urteka egin dezakezu.

Eta zer hartzen du barne?

Eguneroko ospitalizazioa eta istripuagatiko osasun-laguntza, hausturengatiko kalte-ordaina, kirol-ekipoari eragindako kalteak, hirugarrenen erantzukizun zibila eta erreskatea ere estal ditzake.

Zeuk erabaki zer, noiz eta non. Gure artekaritza-bulegoan, aukera guztiak erakutsiko dizkizugu.

Kategoriak