06/03/2023

“Lizentzia pare bat aurreztu nahi izan nion nire enpresari; ez nekien non sartzen ari nintzen…”

Izan ere, Pedrori, enpresako buruari, ideia bikain bat bururatu zitzaion: bulegoko hainbat ekipamendutan programa informatiko batzuen lizentzien ordainketa aurreztea.

Doan dena garesti ateratzen da…

Dokumentu batzuk beste hizkuntza batzuetan prestatu behar zituen; doako itzulpen-aplikazio bat erabili zuen, ez ofiziala. Kontratu bat kopiatu eta itsatsi zuen, datu pertsonalekin eta bankuko datuekin. Itzulpena lortu zuen, baina Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren zigorra jaso zuen.

Eva enpresako produktu berri baten merkaturatzea prestatzen ari zen, eta, horretarako, bideo astun bat bidali behar zuen; hala, hodeira igo zuen. Han PDF bihurtu zuen, bezeroen agenda barne. Plataformak segurtasun-arrakala izan zuen eta lana galdu zuen ia.

Hortxe dugu Leonardo ere. Leonardo dentista da, eta egutegi partekatu batekin lan egiten du; horiek horrela, akats baten ondorioz, paziente guztiek irakurri dute. Leonardok ez daki Googlek ere ez duela betetzen Europako datuen kudeaketa (2023aren amaieran egingo duela agindu du).

Eta, orduan…

Leonardok oso arazo larria sortu zuen, osasun datuak oso delikatuak baitira. Eskerrak ziberasegurua zuten; izan ere, babes juridikoa eman, eta bere gain hartu zuen Erantzukizun Zibila. Hura gabe, kaltetuei ordaindu beharko zien eta, agian, porrot egingo zuen.

Gaur egun, munduko edozein txokotara konektatzen gaitu Internetek eta, aldi berean, edozein gaizkileri irekitzen dizkio gure gailuak (ordenagailua, telefonoa, tableta). Horregatik, ziberasegurua da zure enpresaren antibirusik onena. Ez ahaztu inoiz!