1000 €-ko mugikorra erosi, eta aseguratu ez?

Gailu mugikorretarako aseguru espezifikoak daude, eta ondorengo hauek ordainduko dituzte: galera, lapurreta, baimendu gabeko deiak, ustekabeko kalteak eta osagarrien galera. Zabarkeriak baztertuta egongo dira.

 

Aseguru hauek Errenta aitorpenean desgrabatzen dute

Zure hipotekarekin lotutako bi daude: etxe-asegurua eta bizi-asegurua, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen sinatu badituzu. Ohiko etxebizitzagatiko inbertsioaren epigrafean jaso beharko dituzu.

 

“Komunitate asegurua” ez da nahitaezkoa legez, baina BAI erabat ezinbestekoa. Gauzak okertzen hasten direnean, bizilagunak urduri jartzen dira eta inork ez du ezeren errua aitortzen; eta, azkenean, nork ordaintzen du? Aseguru guztiak EZ dira berdinak.