Auto bat emozioagatik erosten baduzu, arrazoiarekin jokatu eta aseguratu

“Desioaren tranpen” arabera, autoa erostea da, oraindik, gure bizitzan egiten dugun erosketa emozionalenetako bat. Marka, diseinua, potentzia eta abar miresten ditugu. Eta leku handia duela, erosoa dela eta haurrek seguruago bidaiatzen dutela esaten dugu.

Nahiz eta Interneten bilatu eta “4 gurpileko mauken” bila prezioak konparatu, gure bizitzako erosketa garrantzitsuenetan bigarrena -etxea da lehena- lortzen jartzen dugu gizakiok gure pasio guztia.

Gero, asegurua kontratatzeko unea iristen da, eta hortxe sortzen da galdera: zer da hobe, erantzukizun zibileko asegurua edo arrisku orotakoa? Aparteko estaldurengatik ordaintzea da aukera bat, baina errentagarria da?

Ikuspegi ekonomikotik, hainbat faktore edo kasuistikaren mende dago aseguru bat edo beste bat kontratatzea, eta ibilgailuaren antzinatasuna izaten da horietako baten alde egiteko arrazoi nagusia.

Asegururik onena kontratatzeko modurik azkarrena eta errazena guk aholkatzea da. Teknologiarik berriena eta aseguru-etxe panel zabala ditu gure aseguru artekaritzak, behar bakoitzera ezin hobeto egokitzen diren produktu askotarikoekin. Gure bitartez, berme eta prezio aldetik zure beharretara ondoen egokitzen den auto asegurua aurkitu ahal izango dugu.

Kategoriak