01/08/2023

“Abuztuan, hotza musuan”

Kontuz tenperatura aldaketekin. Zonalde geografikoaren arabera, egunez kiskali eta gauez izoztu egiten zara. Agian tirante, bermuda eta txankletekin atera, eta gauean gorputzak jaka eta galtzerdiak eskatzen dizkizu. Beharbada hotzeria eta gripea har ditzakezu, edo eguzkitan erre edo bero-kolpea izan dezakezu.

Eta zientziak zer dio? Bada klima aldaketa bortitzak osasunerako kaltegarriak direla. Eguzkiak gogor jotzen duenean, gradu gehigarri bakoitza arriskutsuagoa da… Arriskua hotzarekin baino hiru eta lau aldiz handiagoa da, hotza diskretua eta isila baita.

Aholku bat gure artekaritza-bulegotik: egun hauetan, egin kasu amari, “abuztuan, hotza musuan” esaten duenean. Beraz, hartu jaka bat badaezpada, eta zaindu zeure burua.

Uda zoriontsua eta osasungarria izan dezazula!