02/05/2023

Adi-adi, heldu ondo bolanteari

Zure ustez, zein ordutako posizioan heldu behar zaio bolanteari: hamarrak eta hamarrean edo bederatziak eta laurdenetan?

DGTren arabera, hamarrak eta hamarrean. Bi eskuekin heldu behar diozu beti, 80 euroko isuna jaso nahi ez baduzu. Martxa aldatzeko edo ibilgailuko botoiren bat sakatzeko bakarrik hel diezaiokezu esku batekin.

Adituek bederatziak eta laurden posizioan gidatzea gomendatzen dute, ordea, erosotasunagatik. Izan ere, marka automobilistek diametroan erradioak dituzten bolanteak diseinatzen dituzte. Eta gogoan izan bi ordutik behin atseden hartzea, joan-etorri luzeak egiten dituzunean.

Kategoriak