Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Ainhoa, gymera noa

1976an, Gary Gilmorek 2 lagun erail zituen, Ameriketako Estatu Batuetan, lapurretan egin ondoren. Fusilamendu pelotoi baten aurrean hiltzera zigortu zuten. Tiroak hartu aurretik, hauxe esan zien: Let´s do it (“egin dezagun”).

Hamarkada bat geroago, Nike kirol marka aurrera atera ezinik zebilen. Horren publizitate agentziak erailtzaile haren agurrean aurkitu zuen inspirazioa, eta iragarki bat grabatu zuen, 80 urteko korrikalari batekin; honela zioen amaieran: Just do it (“egizu, besterik ez”). Lelo horrek indarrean jarraitzen du oraindik, eta pertsona batzuek gimnasioan sartzen direnean gogoratzen dute.

Urtarriletik maiatzera, izugarri igotzen da osasunarekin, fitnessarekin eta edertasunarekin lotutako Googleko bilaketen kopurua. Urte berrirako ezarritako helburuak bete eta liraindu egin nahi dugu, Aste Santuko “bikini operazio”rako. Eta helburu horrekin ematen dugu izena gimnasioan, baina… bizikletaren pedalei emanez edo pisuekin lesionatzen bazara, zer? Nor egiten da kargu?

Erantzun zuzena “makinak huts egin izanaren edo egin ez izanaren” araberakoa da. Izan ere, behar bezala funtzionatzen ez bazuen, gimnasioarena da erantzukizuna. Orkatila gaizki zapaltzeagatik bihurritu baduzu, berriz, zurea da errua”.

Nolanahi ere, ia autonomia erkidego guztiek eskatzen dute Erantzukizun Zibileko aseguru bat, negozioa irekitzeko lizentzia eman aurretik. Beraz, gimnasioaren Erantzukizun Zibila (EZ) arduratuko da hirugarrenei eragindako kalteez.

Euren lasaitasuna eta segurtasuna areagotzeko, arrisku anitzeko asegurua ere kontratatu ohi dute gimnasioen jabeek. Sutea, berreraikitze gastuak, makinak, uraren ondoriozko kalteak eta abar hartzen ditu barnean. Horrela, zoritxarrak ez ditu euren negozioak hondatzen.

Eman duzu izena gimnasioan? Zeren zain zaude? Current Biology aldizkariaren azterketa baten arabera, gimnasiora maiz joateak memoria sustatzen du.