Aitak irakatsi zidana eta aseguruak aurreztu zidana

Aitak irakatsi zidana eta aseguruak aurreztu zidana

Kaixo, Manuel naiz eta aita galdu dut. Ez zuen inoiz herentziaz hitz egin, baina ‘aberastasun’ handia utzi zigun. Gogoan ditut kotxez, gurasoekin kantuan, aire giroturik eta mugikorrik gabe egindako txangoak; arrebekin egindako jolasak; eta adiskidetzeko musu eta besarkadetan amaitzen ziren eztabaidak. Maitasunez erakutsi zigun errespetua, elkarrekin lan egiten eta gure esperientziak, kezkak eta eguneko pasadizoak otorduetan partekatzen. Pazientziaren eta hausnarketaren artea ikasi genuen, eta arazoak konpontzeko aholkuak jaso genituen. Eskertzen dizkiot utzi dizkiguzun ondasun materialak, baina, batez ere, bere adibidea miresten dut.”

Manuelen gurasoak oso ordenatuak ziren, eta paper garrantzitsuak karpeta urdin batean gordetzen zituzten. Han zeuden testamentua eta 1977an kontratatutako “hileta ordainagiria”: dena ondo lotuta. Ehorzketa, hilarria eta egunkariko eskela ordaintzeaz gain, Heriotza Aseguruak kudeatu zituen izapide guztiak. “Gu ez ginen enteratu ere egin ia. Hasia genuen dolua.”

  1. Heriotza Ziurtagiria eta hainbat ziurtagiri lortu zituen kudeaketa guztiak egin ahal izateko.
  2. Aita hil eta ondorengo 24 orduetan egin zuen inskripzioa Erregistro Zibilean, eta ehorzketa-lizentzia kudeatu zuen.
  3. Azken Borondateen Ziurtagiria eskatu zion Justizia Ministerioari, testamentu-aldaketa posibleak egiaztatzeko.
  4. Eta, aldi berean, Aseguruen Ziurtagiria eskatu zuen, bizi- edo istripu-polizarik ba ote zegoen egiaztatzeko.

Heriotza Asegurua arduratzen da pertsona bat hil ondoren egin beharreko izapide guztiak kudeatzeaz eta, horrela, haren bizitzako azken urratsa ixteaz, eta, jakina, maite dituenei trantze hori arintzeaz. Baina, gainera, nazioko eta nazioarteko lekualdaketa ere egin dezake Heriotza Aseguru batek, doluaren kudeaketarekin lagundu, telefono bidezko orientazio-zerbitzua edota etxez etxeko laguntza eskaini, online testamentuak egin, bizitza digitala amaitu…

Manuelek eta bere arrebek asko-asko jaso zuten…

Dirua joan-etorri ibiltzen da, baina gurasoengandik ikasitako erantzukizuna, konpromisoa eta zintzotasuna ez dira inoiz ahazten.”