09/06/2023

ALERTA GORRIA: Akabo SUTEAK!

Guztiok lagundu behar dugu zeregin horretan, suteen %96 gizakiak eragiten baititu, eta, gehienetan, nahita.

“Suaren triangelu” kaltegarriak 3 zutabe ditu: beroa (ugari Espainian), erregaia (zuhaitzak eta sastraka) eta oxidatzailea (oxigenoa normalean).

Arduragabekeria da zigarrokin bat lurrera botatzea. Istripua, uztondoak kontrolik gabe erretzea. Eta klima-aldaketa, paisaia lehor eta sukoia eratzen duen kausa naturala.

Baso-suteen portaera aldatzeko, sastrakak, utzitako landaketak eta babestutako eremuak garbitu behar dira. Jabeek utzitako lurrak, hain zuzen.

“Su-itzaltze” aseguruak

Sute handiak prebenitzea 2.000 € kostatzen da hektareako, eta itzaltzea, 19.000 €. Naturarekiko konpromiso bat proposatzen dizut. Zure enpresa, etxea, maite dituzun pertsonak eta lurrak babestu besterik ez duzu egin behar. Estalita gaudenean eta hondamendi naturala gertatzen denean, aseguruek berreraikitze-funtsak injektatzen dituzte.

Agian ez dugu ikusiko, baina Auto, Etxe eta Landa aseguru bakoitzaren atzean zenbateko txiki bat dago, eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak kalte-galeren ordaina ematen du. Horrela, merkea da oso lasai bizitzea. Segurtatu!