07/03/2022

Ama, egizu lan lasai; Klara pozik ari da jolasean haurtzaindegian

“Amak dio ederki gozatu dugula amatasun-bajaz. Orain lanera itzultzea tokatzen zaio eta ni haurtzaindegira joango naiz. Laguntxo berri asko ezagutuko ditut”.

Lasai lan egingo duela uste duzu? Bai horixe! Ama antolatua da. Eta Klarak ikaskideekin dibertituz ikasiko du partekatzen, bakarrik jaten, autonomoa izaten. Haurtzaindegi batek ondo estalita egon behar du, edozein gorabehera, istripu edo erreklamaziotatik babestuta eta prebenituta egoteko. Hortaz, jarduera estaliko duen Erantzukizun Zibileko Asegurua eduki behar du, bai eta haurrentzako istripu-asegurua eta osasun-laguntza ere. Halaber, instalazioak estaliko dituen Kalte Asegurua eduki behar du, eta, nola ez, baita Hitzarmeneko Istripu Asegurua ere, lan-kontratuko langileak babestuko dituena.

Gainera, Klararen amak osasun-aseguru on bat zuen kontratatuta; jaio aurretik ere erabili zuen Klarak: amak bere betiko ginekologoa, mediku-taldean dagoena, aukeratu baitzuen haurdunaldia eramateko. Klara ospitale horretan bertan jaio zen eta ginekologoak berak lagundu zion, obstetrizia-funtzioak betez. Horrela, neskatoa Osasun Aseguruak babestuko zuen, bai jaiotzean, bai bizitzako lehen egunetan. Berehala, amak bere Aseguruan sartu zuen Klara. Pediatriako espezialista ere aukeratu dute, orain. Horrela, beti pertsona berak aztertuko du Klara, eta haren osasunaz arduratuko da; Alizia izango da pertsona hori, eta urteekin, familiaren lagun bihurtuko da.