01/12/2021

Argien urtea

Galtxagorriek diotenez, urtea amaitzean, Bizar Zuri zerura igotzen da bere leran, eta munduari begiratzen dio. Goitik, jendea argi-ozeano erraldoi bat bezala ikusten du. Gutako bakoitzak bere distira du, ez daude bi gar berdin. Batzuk txikiak eta txinpartatsuak dira, beste batzuk handiak eta sutsuak, batzuk haizearekin dantzatzen dira eta beste batzuk kolore ederrengatik nabarmentzen.

Elkarrekin argitzen dugu bizitza. Familian, lanean, aisialdian gure biografia idazten goaz. Ausartu zaitez egunero egun bakoitza gogoangarri bihurtzeko moduko indarrarekin bizitzen.

Ondorengo errezeta hau proposatzen dizut ate joka ditugun jaietarako:

  • 2 katilu proiektu.
  • Botila bat adiskidetasun.
  • Eskuzabaltasun zurrusta batekin busti.
  • 3 litro maitasun erregosi.

Ondoren, labean egin, su txikian, eta zerbitza ezazu justizia eta kariño mordo batekin.

Urte berrian, landu ezazu zuhurtasunaren artea, arazoei aurrea hartuta. Gure artekaritzan zure ametsak babesten lagunduko dizugu.

Eguberri on!

Kategoriak